Apirilaren 21ean hasiko da Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, amnistiaren aldeko mugimenduko 27 kideren kontrako epaiketa. AAB Amnitiaren Aldeko Batzordeetakoak, Senideak eta Askatasunakoak dira epaituko dituzten lagun horiek; ETArekin zerikusia izatea egozten diete.
Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak abiatu zuen aministiaren aldeko mugimenduaren aurkako operazioa, 2001eko urriaren 31n; 13 lagun atxilotu zituzten gau hartan. Geroago, 2001eko abenduan AABen jardueren etetea erabaki zuen eta 2002ko otsailean Askatasunarena.
Auzitegi Nazionalak egin duen aurreikuspenaren arabera, uztailaren amaiera aldera bukatuko da ahozko epaiketa.
Politika
Apirilaren 21ean hasiko da aministiaren aldeko mugimenduaren aurkako epaiketa
AABetako, Senideak-eko eta Askatasuneko 27 kide epaituko dituzte. 2001eko urrian abiatu zuen Garzon epaileak erakunde horien kontrako operazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu