eae-ko aurrekontuak

Apirilaren 26an eztabaidatuko dituzte osoko zuzenketak Eusko Legebiltzarrean

Aurrekontu proiektua Jaurlaritzari itzuli edo ez erabakiko dute. Alderdiek aurkeztutako osoko zuzenketak batera bozkatuko dira, eta ez banan-banan. EH Bilduk eta PSEk dagoeneko aurkeztu dituzte zuzenketak; UPDk bihar egingo du. PPk dio "gaur gaurkoz" zuzenketa aurkeztuko duela.

2013ko apirilaren 18a
15:21
Entzun

Eusko Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeak gaur jakinarazi duenez, hilaren 26an izango da bozketa. Aurrekontu proiektua Jaurlaritza itzuli edo ez erabakiko dute.

Lehenik, Jaurlaritzak aurrekontu proiektua aurkeztuko du; ondoren, taldeek euren argudioak emango dituzte, zuzenketen alde edo kontra. Bukaeran egingo da bozketa.

EH Bilduk eta PSE-EEk osoko zuzenketak aurkeztu dizkiete aurrekontuei, eta UPDk bihar jarriko du berea.  Anton Danborenea PPko legebiltzarkideak gaur esan du "gaur gaurkoz" osoko zuzenketa aurkeztuko dutela; astelehenean 12:00etan amaitzen da horretarako epea.

Lehendakariak EAEko zerga sistema erreformatzea, zerga iruzurraren aurkako neurriak martxan jartzea eta aurten sor litezkeen diru sarrera berriak adostea proposatu die oposizioko taldeei aurrekontuetan akordioa lortze aldera helarazitako dokumentuan. Proposamen horrek, baina, ez du lortu oposizioaren eskariak gogobetetzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.