Ekonomia

Apirilean 3.884 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian

Hala ere, langabezia tasak gora egin du biztanle aktiboen kopurua hazi den heinean.

2007ko maiatzaren 4a
19:34
Entzun
Apirilean martxoan baino 3.884 langabe gutxiago zeuden Hego Euskal Herrian, INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera. Herrialde guztietan egin du behera langabeen kopuruak: Araban 838 gutxiago ziren, Bizkaian 500, Gipuzkoan 873 eta Nafarroan 1.673.

Hala ere, langabezia tasak gora egin du: biztanle aktiboen %6,94 zegoen enplegurik gabe martxoan; apirilean, berriz,%7,22. Beraz, langabeen kopuruak behera egin arren, biztanle aktiboen kopurua handitu delako hazi da langabezia tasa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.