Hilotza

Apirilean Gamiz-Fikan desagertutako gizon baten gorpua aurkitu dute Butroe ibaian

Mungia parean agertu da 53 urteko gizonaren hilotza.

2016ko azaroaren 8a
15:28
Entzun

Apiriletik desagertuta zegoen Gamiz-Fikako herritar bat, eta haren hilotza aurkitu dute Butroe ibaian, Mungia parean. Ertzaintzak adierazi duenez, gorpuak ez du indarkeria zantzurik.

Segurtasun Sailaren arabera, herritar batek aurkitu zuen gorpua, atzo arratsaldean, 18:15 aldera. Datozen orduetan egingo diote autopsia, noiz eta nola hil zen argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.