Esparru eta sentsibilitate desberdinetako 30 ordezkari baino gehiago izan dira gaur Bilbon egin duten agerraldian. “Prozesu demokratikoaren aldeko indarrak biltzea” da beraien helburu nagusia eta bereziki arduratuta daude prozesuan “herritarrek izango duten parte hartzearekin”. Gizarte eragileak diren neurrian beraien betebehar nagusi bat dutela uste dute: “Herritarren artean konponbidearen aldeko grina piztea, eta konponbide prozesuan izan behar duten parte hartzea bermatu eta bideratzen laguntzea”.
Helburu horiek guztiak lorzteko gizarte eragileen arteko elkarlana “ezinbestekoa” dela uste dute eta horregatik bildu dira gaur Bilbon. Datorren apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia “elkarturik” luzatu diete Euskal Herriko “gizon eta emakume guztiei”.
Politika
Apirilearen 1eko manifestaziora joateko deia egin dute prozesuak “ezinbestekoa duelako herritarren babesa”
Hainbat gizarte eragilek bat egin dute gaur datorren apirilearen 1ean Bilbon egingo den manifestazioarekin. =iKonponbide garaia da. Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna= lelopean manifestazio deialdia egin zuten askotariko eragileek joan den astean. Gaur, deialdi horrekin bat egin duten eragileen ustez “konponbiderako prozesu demokratikoak ezinbestekoa du herritarren babesa” eta Bilbora joateko deia luzatu diete herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu