Teknologia eta euskararen normalizazioa uztartzen dituen eskaerak bihar izango du parte hartzeko azken eguna. Apple etxeari euskara bere hizkuntzen artean txertatzeko galdegin diote. "Kulturaren eta hizkuntzaren iraupenerako, ezinbestekoa da egunero hizkuntza erabiltzea" esanez hasten da eskaeraren euskarazko zatia. "Mundu globalizatu honetan" euskara teknologia gisa erabili behar dela eta beraz, Appleko sistemetan erabil ahal izan beharko litzatekeela aldarrikatzen du change.org plataformaren bidez eginiko eskaerak.
Gaueko hamabietan sinaduren bilketa itxi egingo da bihar. Azken orduetan jendearen atxikipena jasotzeko, parte hartzera deitu dute. Appleren gailuetan ere euskarazko zerbitzua jasotzeko aukera izatea da helburua.