Apur bat behera egin du positiboen kopuruak: 1.668 atzeman dituzte

Hegoaldeko osasun sistemek atzo eginiko testetatik, %11,3k positibo eman zuten.

Gasteizko Txagorritxu ospitalea, artxiboko irudi batean. JON RODRIGUEZ / EFE
2021eko uztailaren 17a
13:13
Entzun

Berriro ere maldan gora egon arren, pandemiaren bilakaerak ohiko gorabeherekin jarraitzen du. Osasunbideak eta Osakidetzak emandako azken datuen arabera, positiboen kopurua zertxobait moteldu da.

Orotara, Hegoaldeko osasun sistemek atzo 14.710 test diagnostiko egin zituzten, eta, horietatik, 1.668 positibo izan ziren. Hortaz, eginiko proben %11,3k eman zuten positibo. Beraz, kopuru hori OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurria kontrolpean edukitzeko ezarritako %5eko langa halako bi baino gehiago da oraindik.

Lurraldeka, Nafarroan detektatu zituzten positibo gehien: 491 izan ziren, Osasunbideak emaniko behin behineko datuetan jasotakoaren arabera. Gertutik jarraitzen dio Bizkaiak, 481 positiborekin. Gipuzkoan 421 izan ziren, eta, ohi bezala, Araban atzeman zen kopuru txikiena, 128 kasurekin.

Erietxeen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 59 lagun ospitaleratu ziren atzo Hego Euskal Herrian. Uneotan, 43 lagun daude ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.