Gauerdian jaitsi dute alerta maila laranjatik horira Gipuzkoan, eta ostegun goizera arte (10:00) luzatu dute laranja Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Halaber, ostegun goizaldera arte, haizeagatik abisu horia izango da indarrean, orduko ehun kilometrorainoko ufadak iragarri baititu Euskalmetek.
Erruz egin du euria azken orduetan. Batik bat, Lapurdin eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, ostiral goizera arte luzatuko da abisu horia. Iruñean gauerditik aurrera ezarriko dute alerta egoera Arga ibaiaren ur emariaren ondorioz.
Donostiako Udalak krisi mahaia bildu zuen asteazkenean, 14:00etan. Gipuzkoako hiriburuko Pasealeku Berria itxi egin zuten badaezpada, olatu handiak espero baizituzten bertan. Kostaldean, arratsalderako bost metroko garaierako olatuak epero ziren. Gainera, Txomin eta Martuteneko bizilagunei —auzo horietan irten ohi da Urumea ibaia— eskatu zien igo zitzatela autoak Garberara, eta auzoetara jaisteko autobus publikoak jarri zituzten.
#Urumea arroan #Añarbe maila laranjan. Cuenca Urumea Añarbe nivel naranja #uholde@Euskalmetpic.twitter.com/X4ZgNtmlnl
— VOSTeuskadi (@VOSTeuskadi) November 25, 2015
Bizkaian, ordea, alerta horia ezarri dute. Haizeagatik alerta maila bera dago indarrean, Bizkaian ez ezik, Gipuzkoan eta Araban.