Eusko Jaurlaritzak zabaldutako inkesta bateko emaitzen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %22ri ondo iruditzen zaie Espainiako Justiziak alderdi politikoak legez kanpo uztea (Batasuna, EAE-ANV, EHAK...) eta %45 horren kontra azaldu dira. %17k ez dute ez ondo ez gaizki ikusten, eta beste %17k ez diete galderari erantzun.
Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak aurten urriaren 25ean egin nahi duen galdeketa, berriz, %36ri ondo iruditzen zaie, %17k baztertu egiten dute, %25k ez dute esan ondo edo gaizki iruditzen zaienik, eta %21k ez dute erantzun. Aipatutako hiru lurraldeetako herritarren %28 independentziaren alde azaldu dira eta %27 kontra, eta, %52ren ustez, Espainiako Gobernuak gatazka politikoa konpontzeko ahalegina egin beharko luke.
Ibarretxeren beraren kontrako auzia, berriz, %9k baino ez du ondo ikusten.
Bestela, kezka nagusiak, betiere inkestaren arabera: etxebizitza (%56k aipatu dute), lan baldintzak (%53k), "terrorismoa" (%44k).
Urtarrilaren 15 eta 29 bitartean egin zuten inkesta, etxeetan.
Politika
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %22ri ondo zaie iruditzen alderdi politikoak legez kanpo uztea
Eusko Jaurlaritzako inkestaren arabera, %36k ondo ikusten dute Ibarretxek galdeketa egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu