Independentziaren inguruko jarreran zazpi puntu eta erdiko aldea dago Aztikerrek Gara-rentzat eta CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentruak eginiko inkesten aldean; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %49 daude independentziaren alde, Aztikerren arabera; %41,5, CISen arabera.
Independentziaren kontrako jarrera ere jaso du CISek: %42,6 dira independentziaren aurkakoak, ikerketa zentruaren arabera. Aztikerrek eginiko inkestan, adierazgarria da galdetutakoen %56k ez dakitela edo ez dutela erantzun nahi independentzia onuragarria edo kaltegarria izango litzatekeen.