Hezkuntza

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeek greba egingo dute irailaren 26an

Kristau Eskola eta IZEA patronalen murrizketen aurkako mobilizazio egutegia taxutu dute bost sindikatuk.

Maite Asensio Lozano.
2013ko irailaren 13a
18:35
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko 200 zentrok baino gehiagok mobilizatzeari ekingo diote udazkenean. 2010eko maiatzean hasitako lan gatazka salatzera 12.000 behargin deitu dituzte ELA, LAB, EILAS, CCOO eta UGT sindikatuek. Bi aste barru dute lehen protesta: hilaren 26an egun osoko greba egingo dute. Emaitzarik lortu ezean, bi mobilizazio aste ezarri dituzte: urriaren 21etik 25era, eta azaroaren 25etik 29ra.

Itunpeko sarearen barruan, Kristau Eskola eta IZEA patronalek kudeatutako ikastetxeetan egingo dute protesta; beraz, ez die ikastolei eragingo. Sindikatuek salatu dute Eusko Jaurlaritzatik itunpeko moduluen gainean egindako mozketak “langileen bizkar” aplikatu izan dituztela patronalek. Era berean, “oso larritzat” jo dute enpresek lan hitzarmena negoziatzeko mahaitik alde egin izana: “Lan erreforma aprobetxatu nahi dute, estatuko hitzarmenak murrizketa gehiago egiteko bide ematen dielako”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.