Aurrerantzean mahai bakoitzeko gutxienez kide baten datuak gorde beharko dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako jatetxeek. Hala dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren zabalkundea eragozteko protokoloan egin duen azken eguneraketak; ostalariek hiru astez gorde beharko dituzte datuok, agerraldiren bat gertatuz gero jarraipena errazteko Osakidetzari.
Idatzi beharreko datuak zerbitzuaren data eta ordua izango dira, eta osasun zerbitzuek hala eskatuz gero, haiei eman beharko zaie agiria.
Argitaratutako oharraren arabera, barnekaldean aire librean baino handiagoa da kutsatzeko arriskua. Leku horietan musukoa erabiltzearen garrantzia azpimarratu du Osasun Sailak, eta egungo protokoloan jada indarrean dauden beste neurri batzuk gogorarazi: distantziak, gehienezko edukierak, aireztapena...