Gipuzkoan, Iñaki Arriola idazkari nagusiaren taldeak %95eko babesa jaso du. Hamalau sail izango ditu zuzendaritzak; horietako batzuen buruzagitza hartuko dute Miguel Buen, Arritxu Marañon, Maria Jesus Egido, Lore Suarez, Isaac Palencia eta Fernando Fariñasek.
Bizkaian, Mikel Torresek proposatutako zuzendaritza %76,13k babestu dute. 17 kide izango ditu, Torres barne: Francisco Fernandez, Ekain Riko, Esther Aurora Rodriguez, Teresa Laespada, Carlos Totorica, Oscar Seco, Alexia Castelo, Miguel A. Gomez Viar, Jon Bilbao, Maite Barahona Eduardo Castañeda, Jose Antonio Pizarro, Isabel Cadaval, Sonia Perez, Ivan Calderon eta Enara Diez.
Araban, botoen %73,2rekin atera da aurrera Cristina Gonzalez idazkari nagusiaren proposamena. 22 kideko idazkaritza izango da; horien artean daude Victor Garcia Hidalgo, Josu Lopez Ubierna, Maria Victoria Portugal, Felipe Garcia Miravalles, Julia Liberal, Silvia Calurano, Nora Igartua, M. Carmen Gomez eta Dani Senderos.