Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1.000 irakasle publiko gehiago izango direla ukatu du EILASek

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Hezkuntza publikoko lan taldea mila irakaslerekin handituko dela ukatu du EILASek. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lan taldea handituko duela jakinarazi arren, sindikatuaren arabera, egingo den bakarra mila plaza horien administrazio izaera aldatzea da. «Ez da plaza berririk sortu, eta ez da mila irakasletan handituko hezkuntza publikoaren lan taldea», baieztatu du EILASek.

Lan taldea ez handitzeaz gain, ikasle kopurua gora doala gogorarazi du sindikatuak. Eman dituen datuen arabera, besteak beste, Haur eta Lehen Hezkuntzan 200 gela gehiago egon arren, 80 irakasle gehiago baino ez daude. Hezkuntza Sailak «kea saldu» nahi izatea kritikatu du EILASek, eta beharrei aurre egiteko baliabide gehiago eskatu dizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.