Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gora egin du bidaiari kopuruak

2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak turismoa neurtzeko emandako datuek erakutsi dute iragan otsailean, berriro ere, gora egin zuela bidaiari kopuruak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; iazko otsailarekin alderatuz, igoera %2koa izan zen. Araban %10ekoa, eta Gipuzkoan %8koa. Bizkaian jaitsiera txiki bat izan zuten: %3koa. Azken hogei hilabeteetan igoera agerikoa da turismoari buruzko datuetan, eta Eusko Jaurlaritzak azaldu du aski pozik dagoela emaitza horiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.