%2
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan izandako bidaiarien igoera.
• Eustat estatistika institutuak jakinarazitako datuen arabera, urrian 210.686 bisitari izan ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, iaz baino 3.705 gehiago. Hala, %2ko hazkundea izan da. Lurraldez lurralde, Araban %8 egin zuen gora turismoak, eta Bizkaian %5. Gipuzkoan, haatik, iaz baino bisitari gutxiago izan ziren; zehazki, %5 gutxiago. Turisten egonaldia iaz baino txikiagoa izan zen. Iaz 1,93 egun igaro zituzten, eta aurten, 1,90.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu