Espainiako Kongresuko 187 diputatuk legearen alde bozkatu dute, 147k kontra, eta lauk zuri. PPko eta Kataluniako Unio alderdiko diputatuak izan dira aurka bozkatu dutenak.
Txalo zaparrada handiarekin amaitu da bozketa. Izan ere, Espainiako Kongresuko bilkuka aretoan gay, lesbiana eta transexualen elkarteetako kide asko zeuden gonbidatuen lekuetan, eta pozarren hartu dute erabakia. Diputatu gehienek ere bat egin dute haien poz eta txalo zaparradarekin.
Elkarte horietako ordezkariek azpimarratu dute gainerako herritarren eskubide bereko herritar izatea lortu dutela legearen onarpenaren bidez.
Bien bitartean, Espainiako Familiaren Foroak legearen kontrako elkarretaratzea egin du Madrilen, eguerdian.
Belgikak, Holandak eta Kanadak aurretik onartu zituzten homosexualen ezkontzak baimentzen duten legeak.
Eskubideak
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan sexu bereko pertsonek elkarrekin ezkontzeko aukera izango dute
Espainiako Kongresuan homosexualen arteko ezkontza onartzen duen legea onartu dute gaur, eta beraz, Araba, Bizkaiko, Gipuzkoa eta Nafarroako sexu bereko pertsonek elkarrekin ezkontzeko aukera izango dute, eta baita haurrak adoptatzeko ere. Lehen ere onartu zuen lege hori Espainiako Kongresuak, hurrengo pausoa Senatuan onartzea zen, baina han atzera bota zutenez, berriz ere Kongresuan bozkatu dute. Horrenbestez legea behin betiko onartua geratu da, eta datorren astetik izango da eskubide hori gauzatzeko aukera: Espainiako Buletinean argitaratzen denetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu