Euskara

Araba Euskaraz ekainaren 21ean, Oionen

Laugarren aldiz hartuko dute han Arabako ikastolen aldeko festa, 'Hauspoari eraginez' lelopean.

2008ko azaroaren 24a
17:20
Entzun
Hurrengo urteko Araba Euskaraz ekainaren 21ean izango da, Oion herrian, gaur antolatzaileek jakinarazi dutenez. Hauspoari eraginez leloa edukiko du Arabako ikastolen aldeko festak.

1978an sortu zuten Oiongo Ikastola, eta 1984an, 1997an eta 2003an ere hartu zuen Araba Euskaraz.

Ikastolako arduradunek esan dute 30 urte daramatzatela euskararen alde hezkuntzan, baina ikastetxetik kalera "modu naturalean" pasatzeko zereginik badagoela.

256 ikasle dituzte gaur egun, eta haietako batzuk Errioxakoak (Espainia) dira, Logroñokoak. Horiengatik ez dute garraio arloko diru laguntzarik jasotzen. Beraz, Araba Euskarazen bidez ekarpen ekonomikoa ere behar dutela adierazi dute gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.