Oso herrikoia izango da aurtengo Oiongo Araba Euskaraz -hilaren 21ean egingo dute-: ibilbidea herriko guneetan kokatu dute, antolatzaileen esanetan "herriari zor" diotelako "euskararen alde egindako lana". San Bizente ikastolak 30 urte egin ditu aurten eta festaren antolatzailea da.
Hauspoari eraginez leloa du aurtengo edizioak eta guztira lau gune izango ditu. Lehenengoa ikastolan kokatu dute eta bertan besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimototxek Piratak ikuskizuna eskainiko dute. Bigarren gunea igerilekuaren inguruan jarriko dute. Zonalde horretan musika eta dibertsioa izango dira nagusi. Haurrei eta familiei zuzendutako natura gunea izango da hirugarrena eta laugarrena, berriz, inguruko musika taldeen txokoa izango da. Horiek egun osoan zehar giroa alaitzen arituko dira.
Hainbat lagun omenduko dituzte aurtengoan, Ttiki ttaka Arabar Errioxako euskaldunen elkartea, Luis Mari Bengoa herri kirolei lotutako gizona eta Abel Enbeita bertsolaria. Horiek euskararen alde egin duten lanaren eskertza moduan egingo diete omenaldia.
Orain arte Oiongo Araba Euskarazen alde egin dituzten ekimenen balorazio "oso ona" egin dute antolatzaileek eta hurrengo igandean ere horrela izatea espero dute.
euskara
Araba Euskaraz Oionen hilaren 21ean
"Euskararen alde egindako lana zor" diotelako ibilbidea herritik barrena igaroko da, antolatzaileen esanetan. Ttiki ttaka Arabar Errioxako euskaldunen elkartea, Luis Mari Bengoa herri kirolekin lotutako gizona eta Abel Enbeita bertsolariak omenduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu