Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak aldundia datozen lau urteetan zuzenduko duen gobernu taldea aurkeztu du gaur, eta diputatuek euren karguak zin egin dituzte. Aurkezpenean esan du Arabak behar duen taldea dela, eta etorkizunari berme gehiagorekin aurre egiteko moduan direnak daudela.
De Andresen hitzetan "zortzi profesional bikain dira" taldea osatzen dutenak, eta errealitatea ezagutzen dutela nabarmendu du. Horietatik lau dira independenteak. Kargua hartu ostean lehen gobernu bilera egin dute, eta ahaldun nagusiaren departamentuaren hiru zuzendaritza ahaldun nagusiaren zuzendaritzan txertatu ditu.
Xabier Agirre ahaldun nagusi ohiak ez da ekitaldian izan.