Arabako Foru Aldundiakisun ekonomikoak jartzea proposatu du, Eibar-Gasteiz errepidea eraikitzeko obretan atzeratzen diren enpresei. Zehazki, milioi bat euro pagatu beharko lukete hiru hilabeteko atzerapen bakoitzeko. Proposamena datorren martxoaren 3an eztabaidatuko dute.
Arabako Garraio eta Herrilanetako diputatua den Rodolfo Saenz de Ugarte atzo agertu zen prentsaurrekoan, azpiegituraren segimendu batzordeak herenegun egindako bileraren berri emateko. Batzarrean erabaki zen errepideak hemendik aurrera AP-1 izena izango duela, bertan, bidesaria ordaindu behar dela adierazteko.Erakundeek uste dute 2007an obrak bukatuko direla eta azpiegitura erabiltzeko moduan izango dela. Arabako zatia aurtengo ekainaren aurretik hasiko dira egiten; enpresek martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren proiektuak.
ERREPIDEAK
Arabak isunak jarri nahi dizkie atzerapenei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu