ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek egin dute grebarako deialdia, Arabako gasolindegietako langileen baldintzak eskasak direla iritzita, eta, Bizkaian eta Gipuzkoan hobeak dituztela azpimarratu dute.
Izan ere, Bizkaian eta Gipuzkoan lan hitzarmen propioa dute, eta, aldiz, Araban, Espainiakoaren arabera arautzen dituzte beren lan harremanak. Ondorioz, Arabako gasolindegietako langileek Bizkaiko eta Gipuzkoako lan hitzarmenaren parekoa izatea eskatzen dute. Horretara iristeko, hiru urtean soldatak %15 igotzea, lanaldia 60 ordu murriztea eta Gabon Gauerako zein Urtezaharrerako plus bereziak eskatzen dituzte.
Sindikatuek agertu dutenez, lanuztera deituta zeuden langileen %90-95ek egin dutegrebarekin, eta Arabako 52 gasolindegietatik 42 itxita daude. Hala ere, salatu dute zenbait gasolindegi irekita daudela ugazabak ari direlako langileen lanak egiten. Lan Ikuskaritzan horien kontrako salaketa aurkeztuko dutela iragarri dute.
Lan gatazka
Arabako 52 gasolindegietatik 42 itxita daude, sindikatuen arabera
Lan baldintza hobeak eskatzeko lanuztera deitu dituzte arlo horretako beharginak, eta %90-95ak ekimenarekin bat egin dutela agertu dute aipatutako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu