Pertsonaia. Javier de Andres

Arabako ahaldun nagusia

A.AMENABAR
2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Informazio zientzietan lizentziaduna, ondo ezagutzen du Javier De Andresek (Gasteiz, 1967) Arabako PPren barne jarduera eta ibilbidea, alderdiko hainbat alorretan aritu baita azken urteotan. 1995analderdiko prentsa arduradun izendatu zuten, eta hurrengo urteetan Aldundiaren Gazteria saileko zuzendari gerentea(1999-2000), Aldundiaren Komunikazio zuzendaria (2000-2003) eta Ramon Rabanera ahaldun nagusi ohiaren kabinetearen zuzendaria (2003-2004) izan da.

Herrilan eta Garraio diputatu kargua hartu zuen 2004an, eta legealdia amaituta Arabako ahaldun nagusirako hautagai izendatu zuten. 2007tik oposizioko bozeramaile moduan aritu da, Arabako popularren idazkari nagusi izatearekin batera.

Ezkonduta eta hiru seme-alabarekin, Ogasun eta Finantza Publikoetan Masterra egin zuen eta hain zuzen, haren programan ekonomia «ardatz nagusi» izango dela adierazi du; krisiari aurre egiteko neurri andana iragarri ditu.

2007ko bozetan garaile izan arren, ez zuen Diputazioko aginte makila eskuratzerik izan. Lau urte beranduago, desiratutako aulkia lortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.