aurrekontuak

Arabako aurrekontuak onartu dira EAJ eta PSE-EEren babesarekin

Gainontzeko alderdiak aurka agertu badira ere, nahikoa izan da bi alderdien akordioa. 611 milioi eurokoa izango da iaz baino sei milioi gehiago.

2010eko abenduaren 20a
15:14
Entzun
EAJ eta PSE-EEren aldeko botuekin aurrekontuak onartu dituzte gaur Arabako Batzar Nagusiek. Elkar laguntzeko hitzarmena egina daukate PSE-EEk eta EAJk bai Diputazioan eta baita Gasteizko udalean ere, beraz, espero bezala atera dira aurrekontuak. Gainontzeko alderdiek aurkako botoa eman dute.

611 milioi eurokoa izango da aurtengoa, iaz baino sei milioi euro gehiago izango dira, beraz. EAJ gutxiengoan dago Araban, baina, PSE-EEren laguntzarekin nahikoa izan du laugarren urtez jarraian berak osatutako aurrekontuak aurrera ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.