Arabako Batzar Nagusiek ETAren aurkako kartel bat kentzeko eskatu diote Aldundiari

2012ko urtarrilaren 23a
09:39
Entzun

Bakea behar dugu. ETA ez dioen kartela kentzeko eskatu diote Arabako Foru Aldundiari herrialdeko Batzar Nagusiek, mozio baten bidez. Ezker Batuak aurkeztu du ekimena, eta EAJk eta Bilduk ere alde bozkatu dute.

Aldundia ez dago behartuta erabakia betetzera. Javier de Andres ahaldun nagusiaren kabineteak adierazi du egoera aztertzen ari dela.

PPk —bera dago gobernuan— eta PSE-EEk kontrako botoa eman dute. PSE prest zegoen Bakea behar dugu kartela erretiratzeko proposamena bozkatzeko.

"Normalizazio politikorantz joateko eta benetako bakea egonkortzeko keinuak ere beharrezkoak dira", esaten du mozioak. 

1997tik daude kartelok Aldundiaren eraikinetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.