energia nuklearra

Arabako Batzar Nagusiek Garoña behin betiko ixteko eskatu diote Espainiako Gobernuari

Europako Batzordeari babesa eskatzea ere erabaki dute. PP ez beste alderdi guztiek egin dute eskaeraren alde.

Otsailean Gasteizen Garoña ixtearen alde eginiko manifestazioa. JOSE RAMON GOMEZ, EFE
2015eko azaroaren 29a
08:49
Entzun

Arabako Batzar Nagusiek erabaki dute Garoñako zentral nuklearra "baldintzarik gabe, berehala eta behin betiko" ixteko eskatzea Espainiako Gobernuari. Horrenbestez, zentral nuklearra eraisteko lanak ere lehenbailehen has ditzatela eskatu dute. PP ez beste alderdi guztiek babestu dute eskaera.

Eusko Jaurlaritzari ere egin diote eskaera; helegitea jar dezala Garoñan biltegi nuklear bat eraikitzeko baimena ematen zuen txostenaren aurka.

Halaber, auzi honen inguruan Europako Batzordeari babesa galdegitea ebatzi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.