URTEGIAK

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako urtegien betetze maila %70tik behera jaitsi da

175 hektometro kubo dituzte urtegiek. Azken hamarkadan aste honetako batez bestekoa 188 hektometro kubokoa izan da. Iaz 183,3 hektometro kubo ur zituzten; hau da, betetze maila %72,6koa zen.

Uribarri Ganboako urtegia, Araban. JON HERNAEZ / EFE
2021eko abuztuaren 18a
19:43
Entzun

Euskal Meteorologia Agentziak adierazi zuen uztaila «oso lehorra» izan zela, eta hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako urtegien betetze mailan nabaritu da: %70etik behera jaitsi da; hain zuzen, %69,4koa da. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Espainiako Ministerioaren datuen arabera, 175 hektometro kubo ur dituzte EAEko urtegiek. Azken hamarkadan aste honetako batez bestekoa 188 hektometro kubokoa izan da. Iaz 183,3 hektometro kubo ur zituzten; hau da, betetze maila %72,6koa zen.

Uribarri Ganboakoa (Araba) da EAEko urtegirik handiena. 146 hektometro kubo ur hartzeko gaitasuna du, eta uneotan 101 ditu bilduta; hau da, betetze maila %69koa da. Urrunagakoa da (Araba) bigarren handiena. 72 hektometro kubo ur har ditzake, eta 48 ditu orain: betetze maila %66,6ko da. Albinako urtegian, Araban, hiru hektometro kubo ur daude bilduta; hau da, betetze maila %60koa da.

Ibai Eder urtegiaren (Gipuzkoa) egoera hobea da. 11 hektometro kubo ur hartzeko gaitasuna du, eta %82raino dago beteta. Urkulukoa (Gipuzkoa) %80raino dago beteta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.