Politika

Arabako EAJ kaos itxura ematen saiatzen ari da PSE-EEren iritzian

Arabako PSE-EEren idazkari nagusi Txarli Prietoren iritzian, lurralde horretako "EAJ kaos itxura eman nahian ari da". Esan duenez, "oporretatik bueltan zentsura mozioak jartzen dituen eta gutxiengoan gobernatu nahi duen alderdi batekin ez da erraza harreman normalizatuak izatea". Gainera EAJk PSE-EEren babesa izango zituela ziurtzat jotzen zuela azpimarratu du, eta itxura okerragoa hartzea ez dela erraza iritzi dio.

2005eko azaroaren 23a
11:45
Entzun
ETBn egin dioten elkarrizketa batean Araban aldaketa emateko EAJrekin biltzea ez al duten pentsatu galdetu dio elkarrizketatzaileak Prietori. Hori ez dela erraza azpimarratu du PSE-EEren Arabako idazkari nagusiak, izan ere, bere iritzian EAJ kaos irudia eman nahian dabil. Horregatik, EAJrekin harremanak lantzea "benetan konplikatua"dela dio.

Bere iritzian, EAJk egin beharko lukeena gainerako alderdiekin eta herritarren pluraltasunarekin bat datozen politikak aurrera eramatea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.