Arabako egoitzetatik hogei adingabeko atzerritar kaleratu dituztela salatu dute

2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Arabako Foru Aldundiak zaintzapean zituen hogei adingabeko atzerritar kaleratu dituela salatu du adingabeko horiei laguntza emateko herritar plataformak. Poliziak ontzat jo dituen agirien arabera adingabekoak izan arren, fiskalak egindako hezur proben emaitzak lehenetsi ditu aldundiak adinez nagusi direla esateko eta kaleratzeko. Horrez gain, kaleratu ondoren gizarteratze prozesuetatik kanpo utzi izana kritikatu dute. Are gehiago, kasu batean egoitza bateko bi begiralek gazte bat Espainiako Poliziarengana eraman zuten, kaleratzeko agindua ireki ziezaioten.

Bilduko biltzarkide Luis Salgadok pertsona etorkin atzerritarren eskubideen aurkako «jazarpen politikotzat» jo du Arabako Aldundiaren erabakia, eta gogorarazi du PP agintean dagoenetik hartutako erabakiak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.