Arabako erietxeak antolatzeko era berria txartzat jo du EAJk
GASTEIZ. Arabako ospitaleak antolatzeko modu berria desegokia dela adierazi du EAJk. Santiago Ospitalea gaixo kronikoentzat soilik utzi nahi dutelakoan, EAJk dio «arduragabekeria» dela hori. Nerea Antia legebiltzarkidearen arabera, Gasteizen bertan egonda, ez daiteke erietxea kendu. Gogorarazi du 40.000 sinadura baino gehiago batu dituztela asmo horren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu