mahatsa biltzeko festa

Arabako Errioxako jatorri izen berezia aldarrikatu dute

Eltziegon ospatu da Mahatsa Biltzeko 23. Festa. Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek adierazi du ez dutela baztertzen Arabako ardoak Errioxako sor markatik ateratzea baldin eta ez badiete onartzen izendapen berezia izatea.

Mahats biltze festa inauguratu du Urkulluk. DAVID AGUILAR, EFE
2015eko irailaren 20a
12:31
Entzun

Euskal erakundeek urrian hasiko dituzte negoziazioak Errioxako jatorri izenaren Kontseilu Arautzailearekin Arabako Errioxako ardoei izendapen berezi bat eman diezaioten. Hala iragarri dute gaur Eltziegon ospatu den XXIII. Mahats Biltze festan. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez eta alderdi politiko ordezkariak bildu dira bertan.

Eskaera hori onartu ezean, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek adierazi du ez dutela baztertzen Arabako ardoak Errioxako izendapenetik ateratzea. Gonzalezen arabera, Errioxako izendapenaren barnean "kantitatea" gailentzen da batik bat, eta Arabako ardoen kasuan, "kalitatea" azpimarratzea nahiko lukete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.