Arabako espioitza auziko batzordea sortuko dute
GASTEIZ. Arabako espioitza eta ustelkeria auziko erantzukizun politikoak ikertuko dituen batzordea sortuko dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Arabako EAJren hainbat kide daude inputatuta auzi horretan. Batzordea osatzearen aurka bozkatu zuten EAJk eta Aralarrek. EAko eledun Juanjo Agirrezabala izango da batzordeko presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu