Gasteiz

Arabako euskara zerbitzuen topalekua

Euskaraba.eus webguneak bildu ditu Arabako Foru Aldundiko zein kuadrilletako euskara zerbitzuen eskaintzak, ekinbideak, programak...

Jon Rejado.
2017ko uztailaren 11
13:35
Entzun

Euskaraba, duela gutxira arte Arabako euskararen webgunea zena, Arabako Euskara Zerbitzuen orri bihurtu da. Igone Martinez de Luna Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak azaldu du aldaketaren zergatia. “Arabako euskalgintzak ez du atsedenik hartu; gero eta lan gehiago egin du, eta, orain, modu zuzenean ezagutaraziko du”.

Webgunean bateratu dituzte euskara biziberritzeko ekinbideak, eta eskualde bakoitzean dauden baliabideak, baita interesgarritzat jo duten informazioa ere. Hiru multzo nagusitan banatu dute hori guztia. Batetik, aldundiaren Euskara Foru Zerbitzuaren eskaintza dago; laguntzak edota programak, kasurako. Bestetik, Arabako kuadrilletako Euskara Zerbitzuen aurkezpena, eta zerbitzu katalogoa ageri da, baita haiekin harremanetan jartzeko modua ere. Azkenik, Berriak Berri atalean, zerbitzuen eskaintzak, programak eta datuak bildu dituzte, sektoreka: administrazioa, aisia eta kirola, esparru sozioekonomikoa, euskalduntzea eta alfabetatzea, kulturgintza, sentsibilizazioa eta motibazioa...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.