Arabako pertsona ezinduek ez dituztela Arabako Foru Aldundiak agindutako diru laguntzak jaso salatu dute lau elkartek. Itxaropena, Aspasor, Aspace eta Eginaren Eginez elkarteek egin dute salaketa hori, eta aldundiaren «kudeaketa txarra» kritikatu dute: «Laguntza horiek finantzatzeko, euren ondasunak saltzen ari dira batzuk».
Elkarteen arabera, pertsona ezinduek eskakizun ugari bete behar dituzte epeei eta laguntzak jasotzeko irizpideei dagokienez, baina administrazioek ez dizkiote euren buruari hainbesteko kontrolik ezartzen. Atzerapen horrek pertsona ezinduetan dituen eragin kaltegarriak ere nabarmendu dituzte, «bizitza autonomo bat egiteko laguntzak behar-beharrezkoak dituztelako». Arabako Gizarte Gaietarako Sailaren arabera, aldundia hasi da laguntzak jaso behar dituztenekin harremanetan jartzen, atzerapenean zehar egindako gastuen ordainagiriak bidal ditzaten. Esan dutenez, datorren astean hasiko da diputazioa dirua itzultzen.
Arabako ezinduek diote ez dutela aldundiaren diru laguntzarik jaso oraindik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu