Arabako Foru Aldundiaren esku dauden 11 zahar etxeetan ez dago koronabirusik

Egoitza pribatuetan, aldiz, 11 egoiliarrek dute koronabirusa. Gaur hasi dituzte bisitak Arabako adinekoen egoitzetan. Aurretiaz txanda eskatu beharko da, eta gehienez ordubeteko bisitak izango dira. 

Egoitza bateko egoiliarrak konfinamendu hasieran. MARISOL RAMIREZ, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2020ko ekainaren 8a
14:25
Entzun

Martxoaren 24tik lehenego aldiz, Arabako Foru Aldundiaren 11 zahar etxeetan ez da koronabirus kasurik egoiliarren eta langileen artean. Arabako adinekoen egoitzetan, denera 140 egoiliar zendu dira koronabirusaren krisia hasi zenetik. Egun, Arabako egoitza pribatuetan 11 egoiliarrek dute koronabirusa. 

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eman du berria gaur, Gasteizko Lakua egoitzan egindako agerraldian. Eskerrak eman dizkie egoitzetako langileei eta onartu du garai gogorra izan dela denentzat. Gaurkoa, ordea, «egun berezia» dela onartu du. Izan ere, gaurtik aitzinera egoiliarren senitartekoek bisitak egiten ahalko dituzte egoitzetara. Horretarako, ordea, protokolo zorrotza bete beharko dute egoiliarren segurtasuna bermatzeko. 

Egoitza bakoitzaren egoeraren araberakoak izango dira bisitak, eta pixkanaka joango dira gehitzen. Aurretiaz txanda hartu beharko da egoiliarrak ikusteko, eta gehienez ordubetekoa izango da bisita. Gainera, bakarkako bisitak izango dira, eta ahal dela beti pertsona bera izango da bisita egiten duena. 

Egoiliarren bat berrogeialdian balego koronabirusarekin eta birusa izateko zantzuekin, 20 minutuko bisita egiten ahalko diote senitartekoek, eta osasun neurri zorrotzak bete beharko dituzte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.