Atzo Gipuzkoan egin zuten unibertsitate aurreko hezkuntza publikoko irakasleen greba, LAB, EILAS, ELA eta UGT sindikatuek deituta, eta gaur Araban egin dute. Sindikatuek emandako datuen arabera, lanuztearen jarraipena %60koa izan da. Aldiz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak esan du %34koa izan dela. Atzo Gipuzkoan %70koa izan zela zioten sindikatuek eta Hezkuntza Sailak %48koa. "Gipuzkoako eta Arabako gehiengoek ez dute greba egin", adierazi du Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak gaur.
Iñaki Agirre LABeko ordezkariak esan du Araban gaur mila irakaslek baino gehiagok egin dutela greba, eta hainbat eta hainbat ikastetxe itxita egon direla.
Sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute goizean Gasteizen, Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean.
Irakasleen lan baldintzak hobetzeko eta irakaskuntza publikoa sendotzeko helburuarekin antolatu dituzte lanuzteak sindikatuek -denek, CCOOk izan ezik, akordioa lortua duelako Hezkuntza Sailarekin-. Biharko Bizkaiko ikastetxeetarako deitua dute greba. Hilaren 24an aipatutako hiru herrialdeetan egin nahi dute.
Hezkuntza
Arabako ikastetxe publikoetan %60koa izan da lanuztea, sindikatuen arabera
Hezkuntza Sailak dio grebaren jarraipena %34koa izan dela. Atzo Gipuzkoko ikastetxeetan egin zuten greba. Biharko Bizkaikoetarako deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu