Hezkuntza

Arabako irakaskuntza publikoko langileen %70ek egin du bat grebarekin, sindikatuen arabera

Arabako irakaskuntza publiko ez unibertsitarioko langileak greban ari dira gaur. Sindikatuek emandako datuen arabera, %70etik gorako jarraipena izaten ari da greba, eta Gasteiztik kanpo hiriburuan baino jarraipen handiagoa izaten ari da. Jaurlaritzaren esanetan, berriz, langileen erdiak daude greban. Lan Hitzarmen eske, asteartean egin zuten greba Gipuzkoako langileek, gaur Arabakoen txanda da, eta datorren astean Bizkaikoek egingo dute protesta.

2006ko azaroaren 23a
16:21
Entzun
Lan hitzarmenik gabe daude irakaskuntza publiko ez unibertsitarioko langileak azken hiru urteetan, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jarrera aldatzeko eskatzen dute. 11:00etan elkarretaratzea egingo dute greban dauden langileek, Hezkuntza Sailak Gasteizen duen egoitzaren aurrean.

Irakaskuntza publikoko langileak -irakasleak, garbitzaileak, jangelakoak eta garraiokoak- grebara deitu zituzten EILAS, LAB, ELA eta UGT sindikatuek. Lurralde bakoitzean egun banatan deitu zituzten. Asteartean Gipuzkoakoek egin zuten protesta, eta gaur Arabakoen txanda da. 107 ikastetxetako 2.500 langileri eragiten die deialdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.