Arabako kartzelaren izena bi eletan jartzeko eskatu dute
GASTEIZ. Orain aste batzuk inauguratutako Zaballako kartzelaren (Iruña Oka, Araba) izena bi hizkuntzatan jartzeko eskatu dio Arabako Foru Aldundiak Espainiako Espetxeen Zuzendaritzari. Javier de Andres ahaldun nagusiak eskutitz bat bidali dio Espainiako Espetxe Erakundeetako idazkari nagusi Mercedes Gallizori, hala egin dezan. Bilduk gogorarazi dio De Andresi kartzelak ez duela Arabako gehiengo sozial eta politikoaren babesik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu