Hiru Kutxetako zuzendariak bat-egitearen alde azaldu dira denbora osoan, baita Vital Kutako presidente eta PSE-EEko kide Grogorio Rojo ere. PSE-EEk ez du ofizialki bere iritzia eman, baina gaur jakinarazi dute ez dutela parte hartuko. PP proiektuaren kontra azaldu da denbora osoan. PPren esku daude Arabako Batzar Nagusiak eta Gasteizko Udala, eta haiek dira Vital Kutxako akziodun nagusiak.
Bere parte hartzea "atzeratu" egiten dutela azaldu du PSE-EEk, baina, "alderdiek seriotasuna, ardura, zorroztasuna, eta zentzua dutela ikusten badute" parte hartzeko prest daudela azpimarratu dute. EAJri "prozesua puztea" leporatu dio "beren eremura eramateko", eta PPri berriz, "mendeku politikoa egin nahi izatea" egotzi dio.
Beren iritzian "herritarrentzat interesekoa da" proiektua.
Ekonomia
Arabako PSE-EEk "atzeratu" egin du kutxen bat-egitea
Arabako PSE-EEk jakinarazi duenez, BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren bat-egitearen proiektuan "atzeratu" egin dute beraien parte hartzea. Ez dute esan ez dutenik parte hartuko, baizik eta parte hartze hori atzeratu egiten dutela. PSE-EEren Arabako bozeramaile Txarli Prietok ohar bat irakurri du, eta han esan duenez erabakiaren arrazoia "adostasunik eza" da, "alderdi politikoek proiektuan izan duten esku sartzea" tarteko. Hori aldatuz gero parte hartzeko prest egongo direla azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu