Gasteizko 4. instrukzio epaitegiak amaitu egin du Arabako ustezko espioitza auziaren instrukzioa. Roberto Ramos epaileak hamar egun eman die aldeei ahozko epaiketa irekitzea nahi badute akusazio idatziak aurkeztu ditzaten, eta, bestela, auzia artxibatzeko eska dezaten.
Aitor Telleria Arabako EAJko buruzagi ohia eta bi ertzain daude inputatuta sumarioan. Arabako politika eta gizarte alorreko pertsona ezagunak zelatatzea eta haien bizitza pribatuari buruz lortutako informazioarekin EAJrentzat txostenak egitea leporatu die epaileak hiru inputatuei. Ikerketaren arabera, EAJk aginduta zelatatze lanak egin zituzten bi ertzainek2009. urtera bitarte, eta Aitor Telleria Arabako EAJkoburuzagi ohiarentzat informazio txostenak egiten zituzten. Ustez, dokumentu horiek atzeman zizkioten Telleriari bere bulegoan.
Hiru inputatuei isilpeko informazioa aurkitzea eta ezagutaraztea, dokumentuen zainketan desleialtasunez jokatzea eta sekretuen berri ematea leporatzen die Ramos epaileak. Atzo kaleratutako autoan, epaileak diligentzia osagarriak eskatzeko aukera eman die fiskaltzari eta akusazioei.
Zazpiale eta 1.601 orri ditu ustezko espioitza kasuari dagokion sumarioak. EAJko hainbat buruzagi inputatuta dauden beste ustelkeria kasu bati tiraka jakin zen espioitzari dagokiona: De Miguel auzia deritzona. Iazko martxoan Ertzaintzak Araban egindako polizia operazioaren ondoren, epaileak 11 lagun auzipetu zituen influentzia trafikoa, prebarikazioa, diru publikoa xahutzea eta eroskeria egotzita, eta horietako bat da Aitor Telleria. Martxoan utzi zuen kargua, atxilotu zutenean. Herrizaingo Sailak, berriz, berehala kendu zituen bi ertzainak zerbitzutik, eta haien aurkako barne auzibidea hasi duela jakinarazi zuen.
Auzia jakin zenetik, EAJk beti ukatu duespioitza kasuarekin zerikusia izana. Inoiz ez duela espioitza sarerik eratu eta ez duela inor kontrolatu esan dute, behin eta berriz, EAJko buruzagiek.
Arabako ustezko espioitza auziaren instrukzio fasea bukatu du epaileak
Aitor Telleria EAJko buru ohia eta bi ertzain inputatu ditu, Arabako pertsona ezagunak ustez zelatatzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu