Arabako ustezko espioitza auziko ahozko epaiketa hastea agindu du epaileak

Fiskalak lau urteko espetxe zigorra eta 342.000 euroko bermea eskatu du Aitor Telleria eta bi ertzainentzat

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Arabako ustezko espioitza auzian ahozko epaiketa irekitzeko agindua eman du Roberto Ramosek, Gasteizko 4. Instrukzio Epaitegiko epaileak. Aitor Telleria Arabako EAJko buruzagi ohia eta bi ertzain daude inputatuta sumarioan. Hiru akusatuei isilpeko informazioa aurkitzea eta ezagutaraztea, dokumentuen zainketan desleialtasunez jokatzea eta sekretuen berri ematea egozten diete. Fiskalak lau urteko espetxe zigorra eta 342.000 euroko bermea eskatu du hiru inputatuentzat. Fiskalak egindako eskaria aintzat hartu du epaileak autoan, eta epaiketa irekitzea agindu du argitu dadin hiru akusatuek 2008.urtera bitartean Arabako politikari ezagunak zelatatu ote zituzten EAJri informazioa emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.