Hezkuntza

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan grebara deitu du abenduaren 12an CCOOk ere

Gehiengoa duten hiru sindikatuek —ELA, LAB eta Steilas— grebara deitua dute egun horretarako, lan baldintzak salatzeko.

Elkarretaratzeak egin dituzte sindikatuko kideek ikastetxeen aurrean. CCOO
2017ko azaroaren 15a
14:10
Entzun

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "gatazka konpontzeko agertutako interes eskasa" dela eta, abenduaren 12rako grebara deitzea erabaki du CCOO sindikatuak. Erakundeak zabaldutako oharrean salatzen du Jaurlaritzak "etengabe" atzeratu dituela negoziazioak, "xehetasunetan sartzeko inolako asmorik gabe".

Hala, sindikatuak gogorarazi du sektore horretako langileak "etsita" daudela, ikusirik ez dela urratsik egiten galdutako eskubideak berreskuratzeko. Hori dela eta, gehiengo sindikalak ere egun horretarako deitutako greba kontuan harturik, "muturreko erabaki bat" hartu dute.

CCOOko kideek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskolen aurrean, eta, ostiralean, Hezkuntza Saileko ordezkaritzen parean egingo dituzte. Ohartarazi dute "erantzun baikorrik ezean" grebara joko dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.