Korrika

Araban dabil Korrika

Gauerdiarekin batera Araban sartu da 14. Korrika, Gipuzkoatik, Debagoienetik barrena. Eguraldi ona lagun egin ditu goizalbako ordu txikietako kilometroak; besteak beste, Aguraindik eta Dulantzitik igaro da. Arratsaldean Gasteiz hiriburura helduko da, eta, han, beste batzuren artean, Jaurlaritzako sailburuak dira Korrikan parte hartzekoak.

2005eko martxoaren 17a
12:58
Entzun
Aurreikuspenak behar bezala betetzen badira arratsaldeko sei eta erdiak inguruan iritsiko da Korrika Gasteizera, eta ia hiru ordu eta erdiz ibiliko da Arabako hiriburuan batetik bestera.

Biharko eguna ere Arabako lurretan hasiko du euskararen aldeko lasterkaldiak, eta bihar goizaldean sartuko da Bizkaira.

Korrikari buruzko informazio zehatza 'berria.info'-ren webgune berezian edo Korrikaren orrian .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.