Araban gasa ateratzearen kontra egin dute bizikletan
GASTEIZ. Bizikletan egin zuten protesta atzo Araban, Gasteiz eta Armentia artean, lurpetik gasa ateratzeko proiektuaren aurka. Fracking teknika erabili nahi du Jaurlaritzak gasa erauzteko; harkaitza lehertu egin nahi dute, arrakalak sortu eta gasa lortzeko. Antolatzaileen arabera, 600 lagun inguru bildu ziren martxan. Era horretako protestak egiten jarraitzeko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu