Araban inflazioa %6ra iritsi da

2006ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Donostia. Uztaileko merkealdia amaituta, abuztuan goranzko joerari eutsi diote kontsumo prezioek Hego Euskal Herrian. Prezioak %0,2 igo dira, eta urte arteko datua %3,5ean amaitu da. Uztaileko %3,8rekin alderatuta, apur bat leundu da, beraz, inflazioa. Dena den, daturik ilunena Araban utzi du. Izan ere, urte arteko tasa %6ra heldu da. Orain arteko joera ikusita, urte amaieran Espainiako Gobernuaren %2,5eko aurreikuspena erraz beteko duela uste du LABek, eta %3tik beherako soldata igoerek ez dutela eros-ahalmena bermatzen gogorarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.