euskara

Arabatik eta Bizkaitik igaro da gaur Korrika 16

Ongi etorri ona izan du Araban. Laudion ikastolako hainbat haur euskararen alde lasterka egiteko zain zeuden goizean. Bizkaiko Orozko herria igaro ondoren berriro Araban sartu da Korrika.

2009ko apirilaren 1a
17:53
Entzun
Araban hasi du eguna gaur Korrika 16k, Nabaridasen, eta gaur, Arabatik ez ezik, Bizkaitik ere igaroda, Orozkotik. Ondoren berriro Araban sartu da, Baranbiotik. Bihar goizaldean, aldiz, hirugarren aldiz Nafarroara iritsiko da.

Amurrion (Araba) langileak eta ikastoletako haurrak izan dira partaide nagusiak. LABeko langileek parte hartu dute, esaterako. Amurriotik Laudiora bidean enpresa gune ugari pasatu dituzte eta beraz, horietako langileak martxara batu dira. Bide horretan, zaldi batek, gurdi eta guzti, ere korri egin du lasterketan. Korrikari ongi etorria emateko hainbat kartel itsatsita zeuden gurdian.

Trebiñu (Araba) gauean igaro dute, eta bertan oso ongi etorri ona egin diote Korrikari. Trebiñu pasatzeko 33 kilometroak bi lagunek egin dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Gainera, ibilbidearen eremu horretan, elurra egin duela adierazi dute. Geratu gabe doa Korrika, Nafarroara pixkanaka gerturatzen.

Atzo egin zuen ibilbidearen erdia Korrikak. Iluntzean iragan zuen 1.251. kilometroa, Meanon (Nafarroa). Aurreko edizioetako ohiturari jarraituz, xanpaina edan eta pastak jan zituzten Korrikako furgonetetako kideek. Gasteizera heltzeko lau egun geratzen zaizkio euskararen aldeko lasterketari, eta Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian ibiliko da, gehien bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.