Euskal Herria

Araitz Zubimendi atxilotzeko agindu du Garzonek

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Araitz Zubimendi Sozialista Abertzaleakeko Legebiltzarkide ohia atxilotzeko agindua eman du, gaur. Zubimendi Segi auziagatik auzipetuta dago, eta horren harira ETAko kide izatea leporatuta auzitara eraman behar zuela esateko dei egin zion Garzonek. Deialdiari kasurik egin ez ziolako agindu du bere kontrako bilatze eta atxilotze agindua.

2004ko apirilaren 16a
19:13
Entzun
2003ko urrian Segiko 21 kide atxilotu zituen Espainiako Polizia Nazionalak Garzonen aginduz. Zubimendi ez zuten atxilotu orduan, legebiltzarkide izateagatik aforatua zegoelako.

Jarrai- Haikaren segida da Segi gazte erakndea Garzonen ustetan, eta ETA-EKINekin "estruktura eta funtzio dependentzia dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.