euskal presoak
Araitz Zubimendi Espainiaren esku utzi du Frantziak
Frantziako Poliziak urtarrilaren 28an atxilotu zuen Araitz Zubimendi, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaike Baltasar Garzonek egindako euroagindu eskaera dela eta. Zubimendi Espainiren esku uztea erabaki zuen gero Frantziako Justiziak, eta gaur bertan utzi dute Espainiaren esku.
Araitz Zubimendi da Garzonen eskaera tarteko Espainiaren esku uzten duten bigarren laguna. Joan zen astean, gauza bera egin zuten Unai Berrostegietarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu