Euskal presoak

Araitz Zubimendi presoa astelehenean askatuko dute

2005ean atxilotu zuten Baionan, 'Jarrai-Haika-Segi auzia' zela-eta. 60.000 euroko bermea ordaindu beharko du aske geratzeko. Avilan daukate preso gaur egun.

2008ko martxoaren 6a
15:21
Entzun
Araitz Zubimendi (Hernani, Gipuzkoa) presoa datorren astelehenean askatuko dute, Kronika.net-k jakinarazi duenez gaur. 60.000 euroko bermea ordaindu beharko du libre geratzeko, haren familiak dioenez. Gaur egun Brieva (Avila, Espainia) espetxean daukate preso.

2005eko urtarrileanatxilotu zuen Frantziako Poliziak Zubimendi, Baionan, euroagindua tarteko, Jarrai-Haika-Segi auzia zela-eta. Paueko (Frantzia) kartzelan sartu zuten, eta geroago Espainiaratu egin zuten, hemengo Auzitegi Nazionalak eskatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.