"Proiektu hau ez da Aralarren aurrekontua, ez dituelako alor sozialeko gure ekarpenak jasotzen eta are eta gutxiago azpiegituretan, baina 2005eko aurrekontu proiektua baino hobea da, eta, batez ere, Gobernuak aurkeztu zuen proiektua baino hobea, batik bat, hizkuntza politikari eta hezkuntzari dagokionean. Hori dela eta, aurrekontu proiektu honen aurrean gure botoa abstentzioa izango da", agertu du Ezenarrok.
Aralarreko ordezkariek nabarmendu dute aurrekontuak negoziatzeko prozesuan 116 zuzenketa egin zituztela, eta horietatik 58tan ados jarri direla Jaurlaritzako hirukoarekin. Hala ere, beste hainbat ez zaizkiela onartu nabarmendu dute, eta horietako asko eurentzat oso garrantzitsuak direnak: "Oinarrizko Errentari dagozkionak, edo Euskal Herrian behar duen trenbide sarea zein den aztertzeko diru partida zerotik hastea. Mutrikuko porturako dagoen diru partida gutxitzea ere ez digute onartu", zehaztu dute. Horiek guztiak osok bilkurara eramango dituztela aurreratu dute.
EAE-ko aurrekontuak
Aralar abstenitu egingo da EAEko aurrekontuen bozketan
Aralarrek abstentziora joko du Eusko Legebiltzarreko EAEko aurrekontuen bozketan. Hala iragarri dute Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak eta Mikel Basabe alderdiko koordinatzaileordeak. Jarrera hori arrazoitzeko, Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontu proiektua ez dela Aralarrena adierazi dute, batik bat, gizarte arloan eta azpiegituretan. Baina, era berean, 2005eko egitasmoa baino hobea dela iritzi diote, eta horregatik kontra bozkatu ordez abstenitu egingo direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu